Ikastetxearen Proiektu Digitala

DigCompOrg

Selfie

Europatik datorren ikastetxearen autodiagnostiko-tresna


Zer da DigCompOrg?


  • Hiritarrek, ikasleek, irakasleek,..., konpetentzia digitala duten moduan, ikastetxeek ere konpetentzia digitala eduki dezakete. Nolabait, ikastetxeek ere ikasten dute.

  • DigCompOrg markoa Europako Batzordean diseinatu dute, Europako herrialde guztiek erreferentzi marko bera izateko ikastetxeen (Org) konpetentzia digitalaren inguruan aritzeko.

  • DigCompOrg gurpil baten antza du, elementu guztiak elkarrekin erlazionaturik daudelako.

  • 7 arlo ditu:

  1. 1.Azpiegitura.

  2. Lidergoa eta Gobernantza.

  3. Irakaskuntza eta Ikaskuntza.

  4. Garapen Profesionala.

  5. Ebaluazioa.

  6. Edukiak eta Curriculuma.

  7. Laguntza eta Lankidetza Sareak.

  • Gurpilak 72 "radio" edo elementu tematikoak ditu.

Laburpena: Ikastetxe batek konpetentiza digitalean egiten duen guztia gurpil horretan "kokatzeko" gai izan beharko genuke.






DigCompOrg

Ikastetxearen konpetentzia digitalaren markoa

Autoebaluazioa

Selfieen bidez

edo beste era batera

Selfieren emaitza

Nire ikastetxearen konpetentzia digitalaren "argazkia"


Zer da Selfie?

  • DigCompOrg ebaluatzeko tresna bat, hau da, ikastetxe jakin batek zein puntutaraino garatu duen haren konpetentzia digitala.

  • Zertan datza Selfie?

    • Galdetegien bidez ebaluatzen da:

      • zuzendaritza-taldearen galdetegia,

      • irakasleen galdetegia

      • ikasleen galdetegia.

    • Dokumentu honetan daude galdera guztiak:

      • Urdinak ezin dira kendu

      • Berdeak kendu ahal dira

      • Ikastetxeak beste 10 galdera gehitu ahal ditu.

      • Ikasleek galdera gutxiago (eta errezago) dauzkate

      • Lehen Hezkuntzan ikasleek are galdera gutxiago.

    • Galderak gurpilaren erradioekin erlazionaturik daude, edo behintzat gurpilaren inguruko deskriptoreekin.

    • Erantzunen arabera, automatikoki txosten bat sortzen da hainbat grafikarekin. Hori Selfieren txostena da.

      • Ikastetxe bakoitzak bere txostena izango du.

      • Txostena anonimoa da (Datu estatistiko handiak ateratzen dituzten arren)

      • Selfie behin eta berriro errepika daitea. Ez da komenigarria Selfiemaniara heltzea.

Selfiaren txostena

  • Hemen duzu txosten fiktizio bat:

  • Grafika pilo agertzen dira, eta zuzendaritza, irakasle eta ikasleen ikuspegiak bereizten dira.

  • Grafikek berez ez dute baliorik autoebaluazio moduan: interpretatu egin behar ditugu, haustarnu behar dugu.

  • Hausnarketaren ondorioz, gure ahuleziak, indarguneak detektatuko ditugu, eta kanpoko mehatzuak eta aukerak ere. Zertan hobetu gaitezke ikastetxe bezala jakingo dugu, eta geure hobekuntzarako helburu jarri ere.



SELFIEn izena emateko argibideak

Selfie tresnan alta ematea nahiko prozesu sinplea da. Datuak, gainera, anonimoak dira. Hala ere, prozedura ofiziala ez baduzu erabili nahi, aukera daukazu Google formulario hauek zeureak egiteko.

Oharra:

Zer da orduan DigCompEdu?

  • Europan diseinatu duten beste marko bat, irakaslearen (Educator) konpetentzia digitala antolatzeko.

  • Goxoki baten irudia dauka:

Beste aukerak

Beste aukerak daude ikastetxearen konpetentzia digitala aztertzeko. Garrantzitsua da azpimarratzea ikastetxeko irakasleen konpetentzia digitala aztertzen dutela.

Selfie berriz, arlo digitalean konpetentea izan nahi duen ikastetxearen egoera aztertzen du.

IKT Batzordean hausnarketa zuzena


Selfiez gain, beste bide osagarriak ditugu autoebaluazio on bat egiteko:


  • AMIA zuzenean osatu daiteke, zenbait galderari erantzunez. IKT Batzordeak, Klaustroak, Eskola Konteseiluak,..., erantzun ditzake.

Linoit tresna erabili daiteke, beste askoren artean: Adibidea



  • Azken urteetako IKTHE autoebaluazio taulak hartu, Sare_Hezkuntza proiektua, eta hortik AMIA osatu, helburuekin... Hauxe, idazten genuen mintegian orain del urte batzuk:


  • Hartu IKT Heldutasun Ereduaren taulak eta begiratu arin bat eman. Markatu zeintzutan "kale" egiten duzuen maila ertaina lortzeko. Horrekin lotuta, zer jarri zenezakete martxan ikasturte honetan, eta horixe jarri urteko planean.

  • Hartu joan den urteko plana, eta berrikusi zer egin den, edo zertan aurreratu liteke erreminta digitalekin. Horixe aipatu urteko planean.

  • Hartu PEG digitalaren sitea eta begiratu orokor bat eman, ea zer bururaten zaizuen ikastetxean praktikan jartzeko. Zehazki, bigarren saioan betetzen hasi ginen OLE dokumentuan aurkitu ahal ditugu irakasleek egiten dituzten gauzkak.

  • Batzuetan, ekintza bera urte batzuetan luzatzen da. Lehengo urteetan agian irakasle batzuk, demagun, Classroom erabili dute ingurune birtual moduan, edo irakasleen barne formakuntzarako erabili da. Agian hurrengo urterako Classroom orokortzea pentsa dezakegu.

  • Aurreko puntuak askoz emankorragoak izaten dira taldeka lantzen direnean banaka baino. Ideala litzateke IKT batzordea eta zuzendaritzako kide bat.




Helburuak eta ekintzak sortzeko tresna (Brainstorming)




Brainstorming egiteko aholkuak

Baliabideak